XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leintz Gatzagako garapen plana

Gaztainuzketako mendi etxeen proiektua Leintz Gatzagako garapen plan orokorraren barruan sartzen da.

Orain urte batzuk Gatzagako udalak herria ekonomikoki berpizteko garapen plana abian jarri zuen.

Enplegu lokala sortu eta turismoa promozionatzearen aldeko apostua egin zuen.

Azken urteotan aldaketa asko izan ditu Gatzagak garapen plan honen barruan.

Horietan nabarmenena herriko etxeak berritzea izan da, herriari itxura berria emanaz.

Honekin batera, herria ekonomikoki berpizteko aktibitate berriak sortu dira: artisautza bultzatu da, zeramika eta larrugintza enpresak sortuz.

Turismoa promozionatzeko bide desberdinak hautatu ditu Udalak: Leintz Gatzagak duen baso aberastasuna zaintzeko eta txukuntzeko 125 urterako regenerazio plana martxan da.

Honez gain, ibilbideak markatu dira, karobiak berreskuratu eta atseden lekuak ipini.

Plan orokor honi osotasuna emateko Gaztainuzketako mendi etxeen proiektua dago, alojamenduen eskasia nabaria baitzen.

Alojamendu mota honekin eskaintza ahalik eta zabalena ematea lortu nahi zutela dio Eugenio Otxoa Gatzagako alkateak, mendizale, pareja, koadrila, eskolako haurrak... jende mota desberdinengana iritsi nahi genuen.

Guzti honen barruan bada beste proiektu interesgarri bat ere.

Datorren urtearen hasieran abian jarriko da herriari izena eman dion eta ertaroan gune ekonomiko garrantzitsua bihurtu zuen Gatzaren eko-museoa.

Lehengo dorla zahar bat martxan jarri nahi da, modu honetan poliki-poliki gatz fabrikaren ondare kulturala berreskuratzeko.

Alkatearen esanetan Gatzagako herria garapen prozesu bat jasaten ari da alderdi guztietan, urte luzetan bizi izan duen beherakadari aurre eginez.

Gatzagako biztanleriak nabarmen egin du gora azken urteotan, 200 biztanle izatetik 250 izatera heldu da.

Ez da kopuru haundia baina bai gurea moduko herri batentzat dio Otxoak bide onetik goazen seinale da hori.